

“Durangaldea maite dugulako” kanpainaren baitan, Otxandioko udal ordezkariek agerraldia egin zuten uraren kudeaketarekin, subirotasun energetikoarekin, landa lurra babestearekin eta zaborraren kudeaketarekin zerikusia duten lau ildoak aurkezteko. Era berean, ildo horien inguruko eztabaida publikoa planteatzeko konpromisoa hartu zuten.

Gaur, Durangaldea Maite Dugulako kanpainaren barruan eta ingurumenaren arloari dagokienez, prentsaurrekoa burutu dugu Axpen (Atxondo).
prentsaurrea ingurumena (deskargatzeko doc formatoan)
Hona hemen prentsaurrekoan esandakoa: Read the full post

Durangaldean dago baserririk gehien, baina horrek ez du esan nahi baserritar asko dagoela, baserri-munduan enpleguaren galera itzela baita, eta, tamalez, oso joera sendokoa da; baserritarren lana gutxiesten da, eta, gainera, euren produktuengatik jasotako prezioek behera egiten dute nabarmen, kasu askotan, orain dela hamar urte baino dezente gutxiago
ordainduaz. Read the full post

Gure ingurumen naturala ezin hobea da. Batetik, Urkiolako parke naturala dugu inguruan; bestetik, Urdaibaiko biosfera-erreserba dugu ondoan. LZEn planteatu diren proposamen batzuek inpaktu handia izango dute gure paisaian. Dagoeneko, harana bera da ia erabat kolapsatuta dago. GARAPEN JASANGARRIA aipatzen dute, lotsatu barik, ibaiertzetan eta mendialdean egitasmo berriak eta azpiegiturak aurkezten dizkigutenean. Read the full post